2020(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

%19 Igoerarekin amaitu genezake Azaroaren 2020, EuroStoxx FESX

Amaitzen hari den azaroan ez bada aldaketa askorik egongo azken egunean, astelehenean, esan genezake hilerik onena izan daiteleke betidanik. Orainarte eurostoxx indizeak %19 baino gehiago igo du hile bakar baten eta %10eko igoerak oso gutxitan ikusten dira hilabete bakarrean, beraz ez da hilabete normal bat.

Estatu batuetan presidente berria aukeratu dute, baina hala ere %19ko igoera gehiegizkoa da, ez da normala.


Hilabete honetan koronabisuren aurkako txertoa gero ta hurbilago dagoela ikus genezake, abenduraren azkenengo asteetan izan genezake aprobatuta dagoen txertoa. Espainian urtarrilletik martxorarte txertoa hartzeko plana jakinarazi dute gaur. Lehenik eta behin, arriskua duten pertsonak izango dira txertoa jarriko dutenak, espainian gutxienez, beste guztiok martxotik aurrera euki genezake txertoa.

Eurostoxx-aren grafikoa ikusi, 4h grafikoan, MACD beherako zentsua darama, azaro erditik gaurarte, baina prezioak apur bat gora egin du. Izan daiteke prezioan dibergentziaren bat sortzen ari daitekela, hori dela eta, prezioak hurrengo asteetan beherako zentzua hartuko zuen.

Beste alde batetik, hurrengo asteetan ikusi beharko dogu Italiaren eskaera nora doan. Eguaztenean, Italia banku zentralari covidaren zor guztiak ahazteko edota barkatzeko eskatu du gobernuak, baina oraindik europa ezta banku zentralak ez du inolako erantzunik eman. Aurrera badijoa eskaera hau, beste gobernu guztiak ere eskatuko zuten, orduan ez dugu uste Italiak zeozer lortuko duenik. Hala ere, eskaera hori egiteak, Italia ez dagoela oso ondo pentsa genezake. Italiaren PIBaren aurka %150 zorra (debt to GDP) dauka, Europako ehuneko handiena grezia alde batera utzita.

Espainia jada %110 baino gehiago dauka, Frantzia ere ez dago zenbaki horietatik urrun, beraz zer gertatuko den zor guzti horrekin batek daki.

Hurrengo krisi ekonomikoa,  seguruenik gobernuen zorren aldetik etorri leike, baina ezin da jakin noiz. Banku zentralaren laguntzarekin egun hori aurrera mugitzen hari dira, baina egunen batean apurtu leike, eta inflazioa ekarri. Inflazio apur batekin, zorren interesak ezingo ziren ordaindu eta kolapsatu egingo zen ekonomia, denpora baterako. Nork daki, egun hori noiz etorri den.

Urtea ikusiko dugu nola amaitzen dugun, abenduak ez du pinta ona ematen ala ere

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Gehien Irakurritako Sarrerak